Deskribapena
Ikaskuntza-eredu berri hau elementu nagusi baten gainean egituratzen da: ERRONKETAN OINARRITUTAKO ELKARLANEKO IKASKUNTZA. Teknika didaktiko hori talde txikietan ikastean oinarritzen da. Talde horietan, kide bakoitzak bere ikaskuntza eta ikaskide bakoitzarena maximizatzeko laguntzen du. Horrek ziklo bakoitzeko gaitasun teknikoak eta espezifikoak eta zeharkako gaitasunak hobeto garatzen laguntzen du, horiek guztiak beharrezkoak baitira ikasleen garapen profesionalerako.
Ezaugarriak
- Intermodularitatea:
Erronkek hainbat modulutako lanbide-gaitasunak biltzen dituzte, lan-errealitateari ahalik eta gehien erantzun diezaioten. - Zikloko irakasle-talde autokudeatuak:
Irakasle-talde txiki bat da ziklo bakoitzaren arduraduna, eta ikasleen errealitatera bideratzen du helburuak lortzea. - Hobetzeko ebaluatzea:
Ikasleei beren bilakaerari buruzko feedback bat ematen zaie. Balorazio horiek hobetzeko ikaskuntza-tresna bihurtzen dira. - Ikasteko espazioak egokitzea:
Metodologia berri horiek ezartzeko, ikasgelak, ekipamenduak, altzariak eta prestakuntza-zentroetan egon ohi direnez bestelako espazio espezifikoak behar dira. Horien diseinuak espazio malgu, ireki eta interkonektatuen ezaugarriei erreparatzen die batez ere, eta lan aktiboa eta elkarlanekoa errazteko egoerak sustatzen dituzte.
Gelak ez dira ohiko gelak. Espazio horietan, altzariek eta ekipamenduek lan aktiboa eta lankidetzakoa errazten dute.
Iraupena
ETHAZI eredua esperientzia pilotu gisa garatu zen 2013/14 ikasturtean, Euskadiko lanbide-heziketako 5 ikastetxetan. Gaur egun, hedapen- eta ezarpen-fasean dago. Helburua da Euskadiko LHko ikastetxeek ikaskuntza-testuinguru berri honetan lan egitea: Errendimendu handiko zikloak – ETHAZI.
Emaitzak
Egoera problematiko baten planteamendua taldeetan banatutako klaseari planteatzen zaio, egoera erronka bat bezala bizi eta emaitza bat sortzen duena. Emaitza hori interpretatu egiten da, zer funtzionatu duen eta zer ez aztertzen da, eta hurrengo erronkan zer egingo den desberdin erabakitzen da, goragoko helburu batzuetara hurbiltzeko.
Santurtzi LH, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua hobetzeko eredu orotan erakunde berritzailea eta parte-hartzailea den aldetik, ikaskuntza-eredu berri hori bere lanbide-familietan ezartzeko fasean dago.