Ikaskuntza-eredu berri hau elementu nagusi baten gainean egituratzen da: ERRONKETAN OINARRITUTAKO ELKARLANEKO IKASKUNTZA. Teknika didaktiko hori talde txikietan ikastean oinarritzen da.
Euskelec lehiaketa Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak matrize komun baten gainean (motorra, motorraren kontrolagailua eta bateriak) eraikitako ibilgailu elektriko bat diseinatu, eraiki eta proban jartzera animatzen dituen lehiaketa da.
Ikastetxeak eta harekin harremanetan jartzen diren eragileek sortutako informazioa bildu, trukatu eta aztertzeko proiektua, LHko ekosisteman behatutako funtsezko elementuen analisian oinarritutako erabakiak hartzea ahalbidetuko duen sistema bat sortze aldera.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia (IKT) berrien erabilera sustatu nahi da ikastetxeko langile guztien artean, bai irakasleen eta ikasleen artean, bai irakasle ez diren langileen artean.