Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU
Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren (BTEE) esparruan instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzeko eta muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzeko eta gainbegiratzeko behar diren ezagutzak ematen ditu. Telekomunikazioetako azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzeko gaitasuna ere ematen du, dokumentazio teknikoan, zehaztapenetan, araudian eta ezarritako prozeduretan oinarrituta, eta funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren kontserbazioa bermatuta/bermatuz.
Prestakuntza-plana
2.000 ordu – 2 ikasturtetan
MODULUAK | IRAUPENA | MAILA |
---|---|---|
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak | 165 ordu | 1.maila |
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak | 198 ordu | 1.maila |
Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa | 66 ordu | 1.maila |
Sistema eta zirkuitu elektrikoak | 165 ordu | 1.maila |
Instalazio elektrikoen konfigurazioa | 198 ordu | 1.maila |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 ordu | 1.maila |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 ordu | 1.maila |
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa | 99 ordu | 2.maila |
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak | 180 ordu | 2.maila |
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena | 160 ordu | 2.maila |
Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa | 160 ordu | 2.maila |
Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua | 50 ordu | 2.maila |
Ingeles profesional | 60 ordu | 2.maila |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 ordu | 2.maila |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 ordu | 2.maila |
Hautazko moduluak | 84 ordu | 2.maila |
Edukiak eta informazio osagarria
Araudia
- 1127/2010 Errege Dekretua, irailaren 10ekoa, Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2010-10-08ko BOE).
- 401/2023 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikarien, Mantentze Elektronikoko goi-mailako teknikarien eta Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren hezkuntza-sistemako lanbide heziketako tituluak eguneratu, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2023-06-03ko BOE).
- 500/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, goi-mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2024-05-28ko BOE).
- 565/2024 Errege Dekretua, ekainaren 18koa, merkataritza elektronikoko goi-mailako lanbide-heziketako espezializazio-ikastaroa ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2024-06-20ko BOE)
- 222/2011 Dekretua, urriaren 26koa, Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.(2011-11-24ko EHAA).
Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Ikasten jarraitzea
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukera ematen duten unibertsitate-irakaskuntza.
Honako hauetan lan egitea
Jarduera profesionala eraikinetako instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak garatzen, kudeatzen eta gainbegiratzen dituzten enpresetan garatzea. Halaber, sistema domotikoak eta immotikoak, telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko sare elektrikoak eta sistema automatizatuak instalatzea.
Irtenbide profesionalak
- Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
- Proiektugile elektroteknikoa.
- Etxebizitza eta eraikinetarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.
- Lokal berezietarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.
- Kanpoko argiteriako instalazioen proiektugilea.
- Erdi-tentsioko eta transformazio-zentroetako energia elektrikoa banatzeko linea elektrikoen proiektugilea.
- Eguzki-instalazioen sustatzailea.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
- Etxebizitza eta eraikinetarako antena- eta telefonia-instalazioen proiektugilea.
- Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
- Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.
- Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria.
- Instalazio elektroteknikoetako obrako langileburua.
- Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.

Elektrizitateari eta elektronikari buruzko informazioa eskatzen dut
Elektrizitateko eta Elektronikako heziketa-ziklo gehiago

Telekomunikazio instalazioak
(EMHZ)