Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU
Garatu itzazu hainbat gailuetarako aplikazio informatikoak edozein arlotan, hala nola erabilera orokorra eta entretenimendua edo enpresa- eta negozio-kudeaketa. Datu-baseak kudeatu, interfaze grafiko interaktiboak diseinatu eta aplikazioen erabilgarritasuna optimizatu itzazu tresna informatiko eraginkorrak sortzeko, bai telefonia mugikorrean zein beste edozein plataforman.
Prestakuntza-plana
2.000 ordu – 2 ikastarotan
MODULUAK | IRAUPENA | MAILA | |
---|---|---|---|
Informatika-sistemak | 165 ordu | 1.maila | |
Datu-baseak | 198 ordu | 1.maila | |
Programazioa | 264 ordu | 1.maila | |
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak | 132 ordu | 1.maila | |
Garapen-inguruneak | 99 ordu | 1.maila | |
Ingeles teknikoa | 33 ordu | 1.maila | |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 ordu | 1.maila | |
Datu-atzipena | 120 ordu | 2.maila | |
Interfazeen garapena | 140 ordu | 2.maila | |
Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak | 100 ordu | 2.maila | |
Zerbitzu eta prozesuen programazioa | 80 ordu | 2.maila | |
Enpresa-kudeaketako sistemak | 100 ordu | 2.maila | |
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko proiektua | 50 ordu | 2.maila | |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 ordu | 2.maila | |
Lantokiko Prestakuntza | 360 ordu | 2.maila |
Edukiak eta informazio osagarria
Oinarrizko Curriculum Diseinua
(LHren Ezagutzaren Euskal Institutua)
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikaria
Araudia
- 450/2010 Errege Dekretua, apirilaren 16koa, Web Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena
- 207/2011 dekretua, urriaren 7koa, Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena
Harpidetu gure buletinera eta jaso gure berriak
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Ikasten jarraitzea
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Lan egitea
Profesional honek plataforma anitzeko aplikazio informatikoak garatzeko arlo bat duen edozein erakundetan egiten du lan, besteren kontura zein bere kontura, edozein esparrutan: enpresa- eta negozio-kudeaketan, bezeroekiko harremanetan, hezkuntzan, aisialdian eta entretenimenduan, etab. Plataforma horien barruan gailu mugikorrak, intranet, estranet eta Internet irismen-inguruneetan garatutako aplikazioak, edo enpresa eta erakundeen plangintza-sistemak daude.
Irtenbide profesionalak
- Enpresa- eta negozio-kudeaketako informatika-aplikazioen garatzailea.
- Helburu orokorreko aplikazioen garatzailea.
- Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioen garatzailea.