
Joan den otsailaren 6an, IX. Ikasenpresa Azoka egin zen Eibarren, eta Euskadiko LHko 2.200 ikasle inguru bertaratu ziren, 442 proiekturekin. CIFP San Jorge LHII zentroak lau proiektu aurkeztu ditu: batetik, Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako EMHZko 2. mailako ikasleek aurkeztutakoak, eta, bestetik, Kalitatearen Analisi eta Kontrolerako Laborategiko GMHZko 2. mailako ikasleek aurkeztutakoak.Zorionak guztioi egindako lanagatik!
Hona hemen aurkeztutako proiektuak:
• DATURA (lasto biodegradagarria, edarian droga detektatzeko)
• HAUTALAB (laborategiko oinarrizko materialaren web-konparatzailea)
• AUTOBOX (konponketetarako autozerbitzuko tailerra eta pintura)
• HIDROMINAK (mota guztietako produktuak pertsonalizatzen dituen hidroinprimaketa-enpresa)
EESren moduluan ikasturtean zehar landutako produktuak edo zerbitzuak ezagutaraztea da azokaren helburua, eta baita beste hainbat ikaslek egindako proiektuak ezagutzea ere.
Related posts
2026(e)ko martxoak 18
2026(e)ko martxoak 9







