


Zorionak guztioi egindako lanagatik!
Hona hemen aurkeztutako proiektuak:
• DATURA (lasto biodegradagarria, edarian droga detektatzeko)
• HAUTALAB (laborategiko oinarrizko materialaren web-konparatzailea)
• AUTOBOX (konponketetarako autozerbitzuko tailerra eta pintura)
• HIDROMINAK (mota guztietako produktuak pertsonalizatzen dituen hidroinprimaketa-enpresa)
EESren moduluan ikasturtean zehar landutako produktuak edo zerbitzuak ezagutaraztea da azokaren helburua, eta baita beste hainbat ikaslek egindako proiektuak ezagutzea ere.