TELKI energia berriztagarrietatik abiatuz Hidrogeno Berdea ekoizteko Lanbide Heziketako zentro bateko lehendabiziko azpiegitura da. Konplexu horri esker, energia berriztagarrietako etorkizuneko profesionalek erregai iraunkorren ekoizpen eraginkor eta efizientea xede duen teknologia sortu berrian sakon dezakete.
Planta ur baliatuz hidrogenoa lortzeko beharrezkoak diren teknologia eta instalazioak uztartzen ditu, zentroko ekipamendu fotovoltaiko eta eolikoko prozesu honetarako energia-iturri modura erabiliz.
Espazioa bisitatu edo horri buruzko prestakuntza nahi baduzu, bete formulario hau.
Hidrogeno berdea 2,5 kW-ko kontsumoa duen elektrolizatzaile batekin sortzen da, 5 kWp-ko ardatz bertikaleko haize-sorgailu batez, 4,4 kWp-ko bi ardatzeko eguzki-jarraitzaile baten eguzki-instalazio fotovoltaiko batez eta 15 kWp-ko eguzki-markesina fotovoltaiko batez elikatuta dagoena, eta azken honek ibilgailu elektrikoa kargatzeko 22 kW-ko 3 puntu ere ditu.
Gas horren ekoizpen-ahalmena minutuko 1200 ml-koa da.
Zer da hidrogeno berdea?
Hidrogenoa unibertsoan gehien dagoen elementu kimikoa da eta energia-iturri garbi eta agortezina da, erregai modura ur-lurruna baino emititzen ez duena.
Haatik, hidrogenoa sekula ez da bakarrik agertzen naturan, beste elementu batzuei lotuta baizik. Hidrogenoa beste elementuetatik bereizteko prozesurako erabiltzen den energiak baldintzatuko du erregai bat iraunkorra izango den ala ez.
Hidrogeno Berdea hidrogenoa beste elementuetatik energia berriztagarria erabiliz (eolikoa, eguzki-energia edo hidraulikoa) bereizten denean lortzen da, C02 emisioak 0 izanik.
Hidrogeno Berdea lortzeko prozesua uraren elektrolisiaren bidez gauzatzen da. Elektrodo bidez uretara konektatutako elektrizitate-korronte jarraitu batekin (energia berriztagarritik datorrena), uraren molekula (H2O) deskonposatu eta oxigenoa eta hidrogenoa lortzen dira, horrela Hidrogeno Berde izenekoa eskuratuz.
Hidrogenoa lortzeko beste zenbait prozesu:
- Hidrogeno Arrosa: energia nuklear bidez elikatutako uraren elektrolisiaren bidez hidrogenoa eskuratzea. .
- Hidrogeno Urdina: hidrogenoa iturri fosilak, bereziki, gas naturala, erabiliz lortzea. Prozesu horretan atzematen den CO2 kopuru handia askatzen da.
- Hidrogeno Grisa: hidrogenoa iturri fosilak erabiliz lortzea. Hidrogeno Urdinerako erabiltzen den prozesu bera du oinarritzat, baina CO2 hori ez da atzematen.
TELKI, funtsezko pieza Lanbide Heziketako ekosistemari begira
Hidrogeno Berdea ekoizteko prozesua erregai fosilen bidezko prozesuak baino dezente garestiagoa da. Alor honetan ikerketa eta garapen teknologikoa ezinbestekoak dira iraunkorragoa izango den eta planeta gehiago errespetatuko duen etorkizun baterako energia-iturri gako bat optimizatu eta errentagarritasuna ateratzeko.
TELKI energia arloko espezialisten prestakuntzan azpiegitura bereizgarria da. Akademikoki garapen-prozesu betean den teknologia aitzindari eta etorkizunekoarekin bizitzea ahalbidetzen die. Ez alferrik, energetika handiak eta ikerketa zentroak erregai horri begira daude.
TELKI, aukera hauek ematen dituen espazio bat…
Prestakuntza
Energia berriztagarriko eta ziklo ertaineko nahiz goi zikloko gure ikasleei lantresna eta azpiegitura aurreratuak ematea, energia barne hartzen duten prestakuntza-moduluekin: Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak, Kalitatearen analisi eta kontrolerako laborategiak, Energia-efizientzia eta eguzki-energia termikoa, Instalazio termikoen eta fluxuen proiektuen garapena, Instalazio elektriko eta automatikoak, Telekomunikazio-instalazioak[/info_list_son][info_list_son style=”icon” titleclr=”#000000″ icon=”fas fa-arrow-alt-circle-right”]
Kolaboratzea
Beste prestakuntza-zentro batzuetako (Lanbide Heziketakoak eta unibertsitateak) ikasle eta irakasleen gaitasunen hobekuntza azpimarratzeko ezagutza eta azpiegiturak partekatzea, eta H2-arekin lotutako baterako proiektuak garatzea tokiko mailan, maila nazionalean zein nazioartean[/info_list_son][/info_list_father]
Ikertzea
Ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko proiektuetan parte hartuz.[/info_list_son][info_list_son style=”icon” titleclr=”#000000″ icon=”fas fa-chevron-circle-right”]
Deierak ernatzea
TELKI planta tresna aparta da DBH eta Batxilergoko ikasleek sektorea eta jendarte orokorrarentzat ezezaguna den teknologia bat lehen eskutik ezagutzeko, modu horretan, beren etorkizun profesionala irudikatzeko eszenario berri bat erakutsiz.[/info_list_son][info_list_son style=”icon” titleclr=”#000000″ icon=”fas fa-chevron-circle-right”]
Energiaren autokontsumoa
[/info_list_son][/info_list_father]
Santurtzi LH: beti apur bat urrunago, baita berriztagarriekin ere
TELKI – Green Hydrogen Lab Santurtzi LH zentroak gunea gaikuntza integralerako espazio bilakatzeko nahimenaren ondorio logikoa da, non ezagutzak eta azpiegiturek gure enpresa-ehunak ekoizpenari dagozkionez dituen premien errealitateari erantzuteaz gain, berrikuntza teknologiko berriei ere erantzungo baitiete.
Energia berriztagarrien esparruan gure zentroa horrela dago hornituta:
Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari (energia-iturri berriztagarriekin) eta Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari (NextGenerationEU) atxikitako proiektua.
Energia berriztagarriak, emakume ahotsa duten etorkizuneko teknologiak.
Maria Telkes, eguzki-berogailuko lehendabiziko sistema.
Energia berriztagarrien ikerketaren esparruan emakumeak duen garrantzia ikusarazi nahi izan dugu gure Hidrogeno Berdeko konplexuari gure alorrean gakoa izan den irudi batean inspiratutako izen bat ipiniz: Maria Telkes, zientzialari eta asmatzailea.
Baina ez da bakarra. María Retuerto, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Ana Martínez eta Dolores Hernández (Repsol Technology Lab) zientzialari entzutetsuak dira, egun Hidrogeno Berdearekin lotutako proiektuak gidatzen dituztenak.
Azken berritasunak
Telkiren berri eman duten beste komunikabide batzuk
- Se inaugura la primera infraestructura de Hidrógeno Verde de la FP vasca con la participación del profesor de investigación del CSIC Sergio Rojas
(El mundo empresarial) - Santurtzi inaugurará este miércoles la primera infraestructura de un centro de FP para producir Hidrógeno Verde
(Europapress) - ¿Qué es el hidrógeno verde?
(Eitb / La mecánica del caracol)
- Jokin Bildarratz inaugura la primera infraestructura de hidrógeno verde de la FP vasca
(euskadi.eus) - El centro San Jorge inaugura la primera infraestructura de hidrógeno verde en FP
(Estrategia empresarial) - Alumnos vizcaínos de FP serán los primeros de España en formarse en la producción de hidrógeno verde
(El correo) - Vinci genera hidrógeno para autoconsumo con fotovoltaica y eólica en un centro de FP
(PV Magazine)