Web aplikazioen garapena
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU
Web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea, erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.

Prestakuntza-plana
2.000 ordu – 2 ikastarotan
MODULUAK | IRAUPENA | MAILA |
---|---|---|
Datu-baseak | 198 ordu | 1.maila |
Programazioa egitea | 264 ordu | 1.maila |
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak | 132 ordu | 1.maila |
Garapen-inguruneak | 99 ordu | 1.maila |
Ingeles profesional | 60 ordu | 1.maila |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 ordu | 1.maila |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 ordu | 1.maila |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 30 ordu | 1.maila |
Informatika-sistemak | 165 ordu | 2.maila |
Web garapena bezero-ingurunean | 140 ordu | 2.maila |
Web garapena zerbitzari-ingurunean | 180 ordu | 2.maila |
Web aplikazioak hedatzea | 100 ordu | 2.maila |
Web interfazeak diseinatzea | 120 ordu | 2.maila |
Web aplikazioak garatzeko proiektua | 50 ordu | 2.maila |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 ordu | 2.maila |
Hautazko moduluak | 84 ordu | 2.maila |
Edukiak eta informazio osagarria
Oinarrizko Curriculum Diseinua (LHren Ezagutzaren Euskal Institutua)
Araudia
- 686/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, Web Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena.
- 405/2023 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren eta Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren hezkuntza-sistemako Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloko lanbide-heziketako tituluak eguneratu eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena. (2023-6-3ko BOE)
- 500/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, goi-mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2024-05-28ko BOE).
- 565/2024 Errege Dekretua, ekainaren 18koa, merkataritza elektronikoko goi-mailako lanbide-heziketako espezializazio-ikastaroa ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2024-06-20ko BOE)
- 245/2011 dekretua, azaroaren 29koa, Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena
Harpidetu gure buletinera eta jaso gure berriak
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Ikasten jarraitzea
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Lan egitea
Profesional honek enpresa edo erakunde publiko zein pribatuetan gauzatzen du bere jarduera, besteren kontura zein bere kontura, web inguruneekin (intranet, estranet eta Internet) erlazionatutako informatika-aplikazioak garatzeko arloan lan eginez.
Irtenbide profesionalak
- Web programatzailea.
- Multimedia-programatzailea.
- Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.
