Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU
Mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko behar diren ezagutzak ematen ditu, horien funtzionaltasuna ziurtatuz eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuz.

Prestakuntza-plana
2.000 ordu – 2 ikastarotan
MODULUAK | IRAUPENA | MAILA |
---|---|---|
Tresneria mantentzea eta muntatzea | 231 ordu | 1.maila |
Postu bakarreko sistema eragileak | 165 ordu | 1.maila |
Sare lokalak | 231 ordu | 1.maila |
Informatika-segurtasuna | 99 ordu | 1.maila |
Ingeles profesional | 60 ordu | 1.maila |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 ordu | 1.maila |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 ordu | 1.maila |
Bulegotika-aplikazioak | 231 ordu | 2.maila |
Sareko sistema eragileak | 168 ordu | 2.maila |
Sareko zerbitzuak | 189 ordu | 2.maila |
Web aplikazioak | 105 ordu | 2.maila |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 ordu | 2.maila |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 ordu | 2.maila |
Proiektu intermodularra | 50 ordu | 2.maila |
Hautazko moduluak | 84 ordu | 2.maila |
Edukiak eta informazio osagarria
Oinarrizko Curriculum Diseinua
(LHren Ezagutzaren Euskal Institutua)
Araudia
- 1691/2007 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, Mikroinformatika-sistemetako eta Sareetako erdi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena
- 499/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, erdi-mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten zenbait errege-dekretu aldatzen dituena (2024-05-28ko BOE)
- 565/2024 Errege Dekretua, ekainaren 18koa, merkataritza elektronikoko goi-mailako lanbide-heziketako espezializazio-ikastaroa ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2024-06-20ko BOE)
- 67/2010 dekretua, martxoaren 2koa, Mikroinformatika-sistemetako eta Sareetako erdi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena
Harpidetu gure buletinera eta jaso gure berriak
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Ikasten jarraitzea
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat
- Erdi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Batxilergoa, edozein modalitatetan.
Honako hauetan lan egitea
Mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan.
Irtenbide profesionalak
- Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
- Informatika-euskarriko teknikaria.
- Datu-sareen teknikaria.
- Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
- Mikroinformatikako saltzailea.
- Telelaguntzako operadorea.
- Sistema-operadorea.
