

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 8,8 milioi euroko inbertsioa onartu du gure Lanbide Heziketako zentroa handitzeko, María Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez. Proiektu hori Hezkuntza Eraiki 2030 Hezkuntza Azpiegituren Planaren barruan dago.
Inbertsioaren ondorioz, lau solairuko eraikin berri bat eraikiko da, 4.000 m²-tik gorakoa. Bertan, bozeramaileak azaldu duen bezala, besteak beste, ibilgailu automobilen garraio eta mantentze arloarekin lotutako Heziketa Zikloak emango dira. Gainera, sektore horri lotutako enpresa berrien haztegi bat garatzeko gune bat erabiliko da.