Interreg proiektua
Interreg BlueSkilling Innovation proiektuaren helburu orokorra eskualde atlantikoko ontzigintzaren eta itsas teknologiaren (offshore) industriako langileen kualifikazioak hobetzea da, industria-lehiakortasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza urdina bultzatzeko.
Helburu nagusietako bat da itsas sektoreko hezkuntza-eskaintza biltzea, bai unibertsitate-mailan, bai lanbide-heziketan, parte hartzen duten herrialdeetan.
Gainera, sektoreko enpresen behar espezifikoak aztertu nahi ditu ordezkarien bitartez, eta ikastaro eta profil profesional berriak garatzeko hutsuneak identifikatu. Prestakuntza-zentroen arteko informazio-trukea eta enpresen partaidetzarekin berariazko ikasketa-planak diseinatzea ere proiektuaren funtsezko alderdiak dira prestakuntza Europako itsas sektorearen beharretara egokitzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu hurrengo webgunea: https://blueskillinginnovation.eu /