Kaixo guztioi, Marian naiz, IPko sailekoa, eta kontatu nahi nizuen astebete egin dudala Porton, L ‘Oreal enpresaren bidez.
Beren produktu-markekin lan egiten duten profesionalekin (Kerastase, Redken) egiten dituzten ikastaroetara joan ahal izan naiz, eta, bestalde, ikastetxeekin eta ile-apaindegiekin harremanak sortzen lagundu didate, etorkizunean gure ikasleek Portugalgo herrietan praktikak egin ahal izateko.
Oso aberasgarria eta interesgarria izan da, eta oso eskertuta nago eman dizkidaten zaintza eta arretagatik.
Mila esker guztiagatik.