

San Jorge LHIIren eta Santurtziko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, ikastetxeko ikasleek Santurtziko Gabonetako argiztapenaren zati bat landu dute.
Elektrizitate-elektronika eta fabrikazio mekanikoko sailetako ikasleek Gabonetako lau apaingarri diseinatu eta eraiki dituzte: bi aingura eta bi sardina-saltzaile. Kabiezesko biribilgunean eta Santurtziko parke Zentralean jarri dira.