

Ikasturte honetan irakasleen koaderno digitalaren 2. edizioarekin ari gara lanean. Edizio honetan irakasleek proposatutako hobekuntzak egin dira. Gure ikastetxean mundu iraunkorrago baten aldeko apustua egiten dugu, eta 2021-22 ikasturtetik ez dugu irakasleen paperezko koadernorik erabiltzen.
Eskerrak ematen dizkiegu koaderno hau egiten lan egin duten irakasle guztiei.
Jarraian, koadernoko pantaila batzuk erakutsiko dizkizuegu.